XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SarreraAzken urte honetan ikastestuen ikaskuntza eta oroitzapena, ikerketa askoren gai izan da.
Zentzu honetan, hezkuntza arloan, helburu oinarrizkoenetako bat, testu desberdinen prozesamenduan lagunduko duten ikasteknika eta estrategien garapenean datza.
Ikerketa honek, ikasketaldian eskema bat eratzeak eta informazioaren antolakuntza baimenduko duten argibideak eskaintzeak, testu zientifiko baten edukin desberdinen ikaskuntza eta ulermena gehitzen duten, aztertu nahi du.
Zenbait ikerketa enpirikok egiaztatu dute, subjektoek material idatzi bat askoz ere hobeto ikasten dutela, hori nola ikasi erakusten dieten argibideak eskaintzen bazaizkie (
Ildo honetatik,
Ekosistemaz aritzen zen azalpen-testu batekin, autoreek, testuaren egituraren ezagutzapena neurtzen zuen froga batean, oroitzapen askeko beste froga batean eta azkenik, aukera anitzeko batean, izenburu eta argibideez baliatu ziren subjektuek, izenburuak bakarrik zituzten ikasleek eta inongo laguntzarik gabe testua ikasi zutenek baino emaitza hobeagoak lortu zituztela aurkitu zuten.
Emaitza hauek, argibideek testuaren barnean izen-buruek duten funtzioaz edota presentziaz, ikasleak sentsibilizatzeko edota ohartzerazteko duten gaitasunari begira azal daitezke.
Sentsibilizazio-eragin hauek aurreko beste zenbait lanetan, prosa-testu konplexuak erabilita, aurkitutakoekin bat datoz (
Ikasle unibertsitarioekin eginiko ikerketa batean,
Antropologiaz aritzen zen testu bat irakurri ondoren, zenbait kategoriaren arabera materiala birrantolatzeko prestatu ziren ikasleek, materiala testuan agertzen zen modu berdinean antolatzeko argibideak jaso zituzen ikasleek baino oroitzapen-maila handiagoa lortu zuten, bai berehala bai ikastalditik astebetera.
Autoreek berrantolaketak oroitzapena handitzen duela esanez azaltzen dituzte datu hauek, informazioa lehenik jatorrizko testuinguruan kodifikatzen delako eta bigarrenik berrantolaturiko testuinguruan.
Emaitza hauek